1. |
Uhin Gaizto
04:32
|
|||
Uhin gaizto, uhin harro
Urrunean sentitzen dut bai arriskua
Aurrez aurre ikusiko gattuk laster
Erabaki bat hartzeko
Gorputz bakarrean sartu ezkero
Bi uhin gaizto erabat loturik
Lurra infernu bihurtuz
Gure munduko
Jaun ta jabe izango gaituk
Lurra infernu bihurtuz
|
||||
2. |
Lamien Kantua
03:20
|
|||
Zerbaten bilaka
Ibiltzen ariko naizela
Dirudi gauetan
Kale ilunak arakatzean
Behingoz behntzat ez dut ahaztuko
Lamien kantua
Eta beraiek sortu zidaten
Herio gogo gaiztoa
Gauero aurkitzen dut
Aurpegi zuria
Nire ispilu aurrean
Begitan gordeak
Utzi zizkidaten aztarnak
Barruak bueltaka
Ohi bezala
|
||||
3. |
Hilerri Ondoan
03:28
|
|||
Hilerri ondoan
Gurutzez inguraturik
Gorputz hustelak maite dituk nik
Hilobi gainean larrua jotzen
Hilen menpe bizi bai naiz ni
Hilerri ondoan gaiztokeriak egin nahian
Hilerri ondoan debekua da nire plazerra
Hilerri ondoan zoaz porkulo hartzera
Hilerri ondoan hilerri ondoan
Hau da nahi dudan bizitza
|
||||
4. |
Izotzezko Bihotza
04:34
|
|||
Hotza da bere barnea
Gorputza harri kozkor bat
Aurpegi itxura gabea
eta begirada gaiztoa
ipar poloko haizea bezala
hotza betirako eta tristea
inork ezaitu inoiz maite eta
horrela bakarrik hilko zara
eta zu zara errudun bakarra
bukatzeko egoera hortan
zure gain ez da inor ez eta
espektrua zara mundu honetan
zure bizitza
okertu zen egunean
zure irribarrea
desagertu zen unea
izotzezko bihotza da zure gorputzaren barnean
izotzezko bihotza da, bihotza da..
Tratu txarretaz ari zara
egunero mesprezioak
bortitza da zure jarrera
ta askotan irainkorra
arima gabeko espektrua
mamuak dira zure lagunak
infernuan urtuko zaizu
bihotzeko izotza
izotzezko bihotza..
barnean...
|
||||
5. |
Sarraskia
04:45
|
|||
Behar nuen nere barnean ongi sentitzeko
Izorratzen zidalako
Egun ta gauero
Sarraskia da modu garba dena amaitzeko
Putaseme hoiek lurra
Inoiz gehiago ez zapaltzeko
Ez dute inoiz gehio lurzorua zapalduko
Pentsamenduak, gorrotozko ideiak
Utzi behar nituzkela
Sinisten hasten naiz
Egunero korrika
Egunero iheasan
Merezi al dit bizimodu hau bizitzea
Baina nere barruan neraman gose dena
Izan zen asetua, ez da bukatu kontua
Bakea amaitua, iritsi gerratea
Bukatzeko modu bakarra dago
Konpontzeko modu bakarra dago
Lasaitzeko modu bakarra dago
Lehertzeko
|
||||
6. |
||||
Entzun zazu nire garraxia
Gorputz barruraino sartuko zaizu
Hilak berpizteko modukoa
Burmuinak lehertzeko ahalmen izugarria
Ez egin negar laister pasatuko zaik
Hire hil ordua
Segundu batetan heriotza
Iritsiko duk burmuinak lehertzeko ahalmena
Botere ikaragarria
Txapela kentzeko modukoa
Eztarri miragarri sendoa
Deabru berri baten jaiotza
Burmuinak lehertzeko ahalmena
Zure heriotza
Burmuinak leherturik
Zatitan sakabanaturik
|
||||
7. |
Berpiztuak
04:45
|
|||
Hildakoan altxatzen dira.
arima gabeko gizakiak
gorputz barruko hutsuneak
giza haragiz betetzeko.
Berpiztuak !! Berpiztuak
Berpiztuak !! Jeiki dira
Berpiztuak !! Infernutik Bidaliak
Berpiztuak !! Berpiztuak
Berpiztuak !! Ilunpetan
Berpiztuak !! Haragiz asetzeko nahian
Berdin zaie eragozpenak
ez da modurik masakre hau gelditzeko
zihur nago infernutik
bidalitako heriotz gaitza dela.
Hasi korrikan eta ihes egin, bestela hirea izango duk
Soinurik ez egin eta argirik, argirik ez piztu
Ongi ezkutatu eta itxaron egunsentiari
|
||||
8. |
Luziferren Hilezkorra
05:16
|
|||
Deabruaren semea
izango banintz bezala
Hilezkorra naizela
benetan egia da
Luziferrek eskeinitako
tratu deigarri hau
hilezkortasuna emanez
nere bizitza amaiezinaren truke
Mendeak pasako dira
hilabeteak, egunak bezala
neretzat irekiko dira
behingoz infernuko ateak
Luziferren hilezkorra
aginpean bizi behar izango dut
Luziferren hilezkorra
betikotasuna guztirako
Tratu arriskutsua
gaitasuna sinestezina
aurre egingo diot
betikotasun hau amaitzeko
betikotasun hau behin eta behingoz amaitzeko
|
||||
9. |
Kontu Garbitzea
04:19
|
|||
Deitu ero, baina zurekin hasteko
Begirada nahasia izango dut
Gorrotoa ez kanporatzeko
Momentu hontan irentsi behar
Beharraren premia galtzeko zorian
Iluntasuna lagun izanda
Oihu bat nire hauspotatik
Zure gorputzera
Desagertuko dena
Kea balitz bezala
Momentuan kontuak garbitzea
Bait da behar dudan bakarra
Kontuak garbituz
Matxinada hasi dut
Konplizeak
Buruan ditut beraien aurpegiak
Garun barrenean
Iritsi zait zuek akatzeko ordua
Kontu garbitzea hasi da
Deabruaren mendekua
Iritsi da nire mendekua
Ilunpetan nabil zuri begira
Leku guztietan
Begiratu zure atzera
|
Streaming and Download help
If you like Velozet, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp